XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segi ezazu suelto, xuxurlatu zion.

Argirik gabe eta eskutik helduta igan zuten azkeneko aldapa.

Bidearen buruan makurtu egin ziren.

Aurrez-aurre zeukaten ikuilu irekitik argi hori bat kanporatzen zen.

Lasterka aldentzeko asmoz zutitu ziren.

Karrika lohitsuan oinak hondoratu zitzaizkienean asalduraz apoderatu ziren.

Bigarren etxearen ondoan bere itzal jiganteak orman proiektaturik ikusi zituzten.

Hurrengo etxean ormaren kontra atxeki zuten gorputza. Adi egon ziren.

Bere gainean, gaizki argitutako gela batean, errosarioa errezatzen ari ziren.

Max-ek orma zartatu berrian sartu zituen hatzazalak.

Berriro abiaduran jarri ziren eta herriko plaza eta haren alde batean zegoen farola ebitatu zituzten, etxe atzeko baratzetan barna saltoka eta estropozo eginez.

Horrela argia aski urrun zegoela iruditu zitzaien arte.

Karretera bazterrean zeuden, elizatik berrogeitamar bat metrotara.

Beatriz bide erdian jarri zen, erreferentzi bakarrak ziren eliza eta farolari begira.

Bapatean herriaren ibilzentzua hartu zuen.

Max-ek anartean zutik eta ixilik segitu zuen Beatrizen itzalaren abiada segurua.

Asfaltutik atera zen, eskuinera jo eta besoa altxatuz segitzeko seinalea egin zion Max-i.

Hurrandu zenean Beatrizen eliz atzean eta herritik pixka bat aparte bereizten zen etxe bat erakutsi zion.

Edifizioak bi leiho zabal zituen aurreko aldean eta barnea bi geletan banaturik zegoen.

Leiho gainean pintaturik zegoenak irrifarra eragin zion Beatrizi.

Denbora galdu gabe ateraino joan zen.

Itxita, esan zuen hoztasunez.

Eta segidan zatoz eta atera ezazu linterna.

Etxe inguruan hazitako belarren ondotik pasatu behar izan zuten beste aldera iristeko.

Lehenengo leihoaren parean gelditu zen Beatriz.